Txirrindularitzan goi errendimendura iristeko lehenengo pausoa bizikletan jarrera egokia izatea da. Jarrera honek gorputzari errendimendu handiena ateratzeko laguntzen digu baita osasuna zaintzen ere. Hau izaten da ikerketa biomekaniko baten helburu nagusia.
Gorputz bakoitza ezberdina da, txirrindulari bakoitza ezberdina da, norberak bizimodu bat du, beharrak, lana, bizikletan izango dugun jarrera bat ala bestea izango den ezaugarri fisiko bereziak. Ez dago jarrerarik bizikletan hartzen dugun kokapena hainbat beharretara mugatua dago. Hau dela eta, 360 Cycling-en eginiko ikerketa biomekanikoa esperientzia aparta da non ezaugarri guzti horiek aztertu, beharrak ikertu eta gehien komeni den jarrera sortzen den. Bezeroak gorputzaren ezaguera zein beharren esperientzia Patxi Vilarekin BATERA, ikuspegi honen alma materrarekin, burutuko du.
Prozesuak 3 ordu inguru iraunduko du sekuentzia barne:
Hasierako elkarrizketa: Zure bizimodua, bizikletaz ibiltzeko era, dedikatzen diozun denbora eta bizikletaz ibiltzen daramatzazun urteei buruz, besteak beste, galdetuko dizugu zeintzuk diren zure betebeharrak jakiteko.
Erlaxazioa: Biomekanika-prozesuan zure gorputzak hitz egitea eta jakinaraztea behar dugu. Horretarako erlaxatuta egon behar du komunikatzeko gai izan dadin. Ikerketa biomekanikoa erlaxazioko 10’rekin hasiko gara.
Balioespen fisiologikoa: Gorputza bai fisikoki zein psikologikoki une egokienean egongo denean balioespen fisiologikoa burutuko dugu non zeure ezaugarri fisikoen egoera, mugimendu-tarteak, hezur-egitura… ezagutuko ditugun momentuan. Baliteke prozesuaren atalik delikatuena izatea. Balioespen fisiologiko onak burutu behar diren aldaketa-potentzialekin irabazaraziko digu.
Zin Base line: Geure ZIN-ari esker, doitasun-milimetrikodun laserra, zure bizikleta 360 Cycing-era ekarri zenuenean zegoen bezala neurtuko dugu.
Base Line Position: Gure markerrak jarriko dizkizugu eta hasierako jarreran pedalei eraginaraziko dizugu datuak bildu ahal izateko, Retül Vantage NV teknologia liderrari esker. Datu hauek ikertuta eta balioespen fisiologikoarekin batera aldaketa-multzoa proposatuko dizugu.
Base Lineri buruzko aldaketak: Aldaketa-multzoa burutuko egingo dugu eta Retül Vantagen egiaztatuko ditugu
Amaierako Zina: Jarrerarik onena aurkituta horren amaierako zina egingo dugu.
Goian aipatutako prozesuari buruzko txostena sortuko dugu eta bai inprimatuta zein digitalki emango dizugu.
360 Cycling-en Retül merkatuko punta-puntako sistema zein lotutako zerbitzuak ditugu.
Maila guztietako 350 ikerketa baino gehiagok bermatu egiten gaituzte (Profesionalak, Amateur, Zikloturista, Randoneur…) baita diziplinakakoek ere (Errepidea, Triatloi/Erlojupeko, BTT…)