Balioespen Fisiologikoa

Errendimendua neurtzen dugu zeure jarduera markatzeko

Kirol-errendimenduaren balioespen zuzena funtsezkoa da helburua lortzeko behar den prestakuntza fisikoa planifikatzeko eta prestakuntza horren garapena kontrolatzeko.

Gaur egun entrenamenduaren kontrola entrenamendua bera bezain garrantzitsua da. “Esfortzu-proba”, urteetan zehar deitu zaien bezala, egiteko gai izatea eta ongi interpretatu ahal izatea abiapuntua da entrenamendu-plana zuzen egitaratu ahal izateko. Hori dela eta 360 Cycling-en serio hartzen dugu errendimenduaren balioespena, izan ere, bigarren urratsa da geure zentroan gomendatzen den biomekanikaren atzetik.

Neurtu eta neurria errepikatzeko aukera izatea. Hori da gure araua balioespen fisiologikoak egiteko orduan: denboraldian zehar puntu finkoak markatu behar dira entrenamendu-prozesuan zehar lortutako garapena zalantzarik gabe ikusi ahal izateko eta antolatutakoa eta egindakoa bat datozen ikusi ahal izateko. Horrela bada lasaituko gara eta planarekin jarraituko dugu. Izan ezean, aldaketak sartzeko aukera izango dugu geure helburua lortu ahal izateko.

Osoko balioespen fisiologikoaren prozesuak ondorengoak ditu barne:

El proceso de valoración fisiológica integral consta de:

  1. Erabateko antropometria. Somatokarta egingo dugu non, protokolo zorrotz batzuen bidez, zure gorputz-osaera aztertuko dugun.
  2. Oxigeno-Kontsumoa. Gas-analizagailu baten bidez zure gehiegizko oxigeno-kontsumoa aztertu egingo dugu.
  3. Lactate building rate. VLmax edo producer lactate-ren “abiadura eta gaitasuna” aztertuko dugu. Honek zeure ezaugarri fisikoak hobeto ezagutzen lagunduko digu.
  4. Indarra gimnasioan. Gimnasioan egindako jardueran parte hartu dituzten gihar-multzo nabarmenenak aztertuko ditugu, zuri hobeto dagokizun protokoloa agindu ahal izateko.

Ondorengoak aztertu egingo ditugu:

  • Bihotz-arnasteko erresistentzia

  • Indarra

  • Lactate building rate

  • Osoko antropometria

  • FMS (Functional Movement Screening)

Ondorengoak ditugu:

  • Gas-analizagailua (Laborategiko balioespena)

  • Laktato-analizagailua (Laborategiko eta landako balioespena)

  • Indarra neurtzeko encoderra (Gimnasioko balioespena)

  • Zikloergometroa

  • Landa balioespenerako potentziometroa

Balioespen Fisiologikoa 125€

Eskatu informazio gehaigo