Kasu aunitzetan gertatzen da, txirrindularia gure kasuan, talentua handikoa izaki baina ezin du espero bezala aitzinera egin. Kasu aunitzetan buruko trabak ez diote aitzinera egiten uzten. 360 Cyclling zentrotik zure helburuak lortzen lagundu nahi zaitugu. Argi dago ezaugarri fisiko itzelak izanda ere edota forma puntu bikainean egonda ere, zure pentsamenduak, emozioak, konfiantza, frustrazioa kudeatzeko gaitasuna eta haserrea bertzeen artean ez badakizu behar bezala kudeatzen, ez duzu sekula zure bertsorik hoberena ikustera ailegatuko.
Jarraian buruko prestaketa beharrezkoa duzun jakiteko zenbait adierazle erakusketen dira:
- Errendimendua entrenamenduetan txapelketan baino hobea denean
- Entrenamendua lasai eta erlaxatua dagoenean eta lehiaketan berriz zalantzaz eta ez jakintasunez beteta dagonean zergatik jakin gabe
- Zalantza aunitz baldin baditu bere kirolaren inguruan lehiaketa baino lehen eta lehiatzen ari den bitartean: txirrindularia gure kasuan konfiantzaz entrenatzen da konfiantza gehiago lortuz eta momentu klabea ailegatzen denean, bere gaitasunaz zalantza egiten duenean.
- Txapelketa lehiatsu edo izututa sentitzen denean
- Egiten duen kirola aukeratzearen zergatia o motibazioa zein den seguru ez dagoenean
- Kirolariak pertsona bezala duen balioa kirolerako duen gaitasunarekin erlazionatzen duenean.
- Lasterketako momentu kritikoetan lapsus mentalak edo fokua galtzen denean
- Lesio baten ondotik, medikuen alta izan harren eta fisikoki %100 egonda ere lesio aitzinetik zeukan kirol mailara ailegatzen ez denean
- Bertzetik gabe jarrera mental edo honen garapena hobetu nahi denean.
ZERTARAKO LANDU ALDE PSIKOLOGIKOA?
Segidako helburuak lortzeko:
- Esfortzua egin eta geroko errekuperazioan lagundu.
- Gertakariak zentzu positiboan aurre egiten ikasi.
- Loaren kalitatea hobetu.
- Esfortzua egin aitzinetik fisikoki eta fisiologikoki aktibatu.
- Motibatu, nekea eta uzkurduraren aurka borroka egin.
- Gorputz eskema garatu eta norberaren ezagutza hobetu.
- Kontzentrazio gaitasuna suspertu.
- Bertzeen ulermena eta taldearen kohesioa ahalbideratu.
- Estresa arindu.
- Norberarekiko konfiantza indartu.
- Inguruari egokitu.
- Pertsonalitatearen garapena